Ramuntxo 3 eta Ramuntxo 1 Trinketeko Gipuzkoako paleta argentinarreko txapeldunak

2015/03/05 | Lehiaketa

Ramuntxo 3 taldeak Ramuntxo 1 bikotea hartu zuen mendean nagusien 1.mailako finalean. 2.mailako lehian, Ramuntxo 3 taldeari irabazi zion Ramuntxo 1k.

Joan den larunbatean (2015-02-28) jokatuko ziren 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako paleta argentinarreko finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean.
 
Nagusien 1.mailako finalean Ramuntxo 3 (Monserrat-Pablos) Ramuntxo 1 (Larrarte-Santesteban) taldeari gailendu zitzaion, 30-28ko emaitzarekin. Eta 2. mailako finalean, Ramuntxo 1 taldeak (Portilla-Vila) Ramuntxo 3 (Zuazua-Arruabarrena) hartu zuen mendean, 30-29. 
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Otsailak 28, larunbata, 18:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:
 
1. Paleta argentinarra mutil nagusien 2. maila: RAMUNTXO 1 (Portilla-Vila) 30 / RAMUNTXO 3 (Zuazua-Arruabarrena) 29
2. Paleta argentinarra mutil nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban) 28 / RAMUNTXO 3 (Monserrat-Pablos) 30
 
 Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak... 
 

 

 










Ir arriba