Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

2015/02/26 | Lehiaketa

Nagusien 1. eta 2.mailako finalak ikusteko aukera izanen da.

Larunbatean (2015-02-28) jokatuko dira 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako paleta argentinarreko finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean.
 
18:00tan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3 taldeek paleta argentinarreko mutil nagusien 2. mailako finala jokatuko dute. Ondoren, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Otsailak 28, larunbata, 18:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:
 
1. Paleta argentinarra mutil nagusien 2. maila: RAMUNTXO 1 (Portilla-Vila) / RAMUNTXO 3 (Zuazua-Arruabarrena)
2. Paleta argentinarra mutil nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban) /  RAMUNTXO 3 (Monserrat-Pablos)
 
Era berean, asteburu honetan jokatuko dira ere Trinketeko Eskuz Binakako hainbat finalerdi. Jubenil eta nagusien 1. eta 2.mailakoak, hain zuzen. 
 
Hauxe duzue finalerdietako jaialdia:
 
*Otsailak 28, larunbata,13:45- IRURA - Ametsa-Trinketa:
 
1.Eskuz binaka nagusiak - 2. maila: BEHAR ZANA 2 / HERNANI 2 
5.Eskuz binaka jubenilak: HERNANI 2 / GAZTELEKU 
6.Eskuz binaka nagusiak - 2. maila: BEHAR ZANA 1 / OIARPE
7.Eskuz binaka nagusiak - 1. maila: BEHAR ZANA / MUNDARRO
 
Jaialdi berean kadete mailako partidak ere jokatuko dira.
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...
 

 

 










Ir arriba