Ametsa 2k irabazi du Trinketeko Gipuzkoako Xareko finala

2015/02/26 | Lehiaketa

Xareko garaile izan da Ametsa 2 (Apeztegia-Sainz).

Joan den ostiralean (2015-02-20) Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako Xareko finala jokatu zen, Irurako Ametsa trinketean.
 
Ametsa 2 (Apeztegia-Sainz) eta Ametsa 3 (Santano-Vinuesa) izan ziren aurrez-aurre.
 
Ametsa 2k lortu zuen txapela etxera eramatea, 40-37 Ametsa 3 garaitu ondoren.
 
 
 Ondoren zehaztuko dugu finala:
 
*Otsailak 20, ostirala, 20:30, Irura-Ametsa trinketa:
 
-Xare nagusiak, FINALA:  AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) 40 / AMETSA 3 (Santano-Vinuesa) 37 
 
 
 
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.
 

 

 










Ir arriba