Gipuzkoako Trinketeko Xareko finala, ostiralean

2015/02/19 | Lehiaketa

Irurako Ametsa trinketean jokatuko da finala.

Ostiral honetan, otsailak 20, jokatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako xareko finala.
 
Nagusien mailan joan-etorriko ligaxka jokatu da. Finala lehen bi postuetan sailkatutako taldeek jokatuko dute: Ametsa 2 eta Ametsa 3. 
 
Jaialdi guztiak bezalaxe, finala ere Irurako Ametsa trinketean izango da.
 
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Otsailak 20, ostirala, 20:30, Irura-Ametsa trinketa:
 
-Xare nagusiak: AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) / AMETSA 3 (Santano-Vinuesa)
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak.
 

 

 










Ir arriba