Asteburu honetako eskola kiroleko jardunaldia (errendimendua barne) bertan behera

2015/02/06 | Lehiaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi digu asteburu honetako eskola kiroleko jardunaldia, errendimenduko norgehiagokak barne, bertan behera gelditu dela eguraldiagatik.

 

Kadete kategoriatik gorako norgehiagokei dagokionean, zuzendaritzak zera erabaki du:

1. Asteburuko jardunaldia bere horretan mantentzea.

2. Desplazamenduak egin behar dituzten taldeek arretaz egin ditzatela eta, arazo txikienaren aurrean, desplazamenduak bertan behera utz ditzaten.

3. Abiatu aurretik aurkariekin harremanetan jarri, zer egin behar duten jakin eta inguruko egoera nolakoa den ezagutzeko.

4. Eguraldiagatik bertan behera gelditzen diren norgehiagokak, beste batean jokatuko dira.  Edonola ere, zuen artean adostu beharko duzue partida noiz jokatu. Asteburu honetan bertan izatea onartuko da. Epaile Kolegioari jakinarazi partida bertan behera geratu dela (epailea ofiziala den kasutan).

 

 

 










Ir arriba