Usurbil 2k irabazi du Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finala

2015/02/05 | Lehiaketa

Nagusien 2.mailako finaleko garaile izan da Usurbil 2 (E.Huizi).

Joan den larunbatean (2015-01-31) Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako nagusien 2.mailako eskuz banakako finala jokatu zen, Irurako Ametsa trinketean.
 
Usurbil 2 (E. Huizi) eta EPLE 1(A.Odriozola) izan ziren aurrez-aurre.
 
Usurbil 2k lortu zuen txapela etxera eramatea, 40-35 EPLE 1 garaitu ondoren.
 
 
 Ondoren zehaztuko dugu finala:
 
*Urtarrilak 31, larunbata, 15:15, Irura-Ametsa trinketa:
 
4.Eskuz banaka nagusien 2.maila, FINALA: USURBIL 2 (E. Huizi) 40 / EPLE 1  (A.Odriozola) 35
 
 
Final honekin Trinketeko Eskuz Banakako Txapelketa bukatu egin da, orain Gipuzkoako Trinketeko Eskuz Binakako Txapelketak hartu du lekukoa. 
 
Bestalde, trinketeko lehian ere mutil nagusiak (1. eta 2. maila) paleta argentinarraz ari dira lehian. Xare modalitateko lehia ere aurrera darrai.
 
 
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.
 

 

 










Ir arriba