Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finala

2015/01/29 | Lehiaketa

Nagusien 2.mailako finala jokatuko da Irurako Ametsa trinketean.

Larunbat honetan (2015-01-31) jokatuko da, Irurako Ametsa trinketean, 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako nagusien 2.mailako eskuz banakako finala.
 
Dagoeneko jokatu dira gainontzeko trinketeko eskuz banakako finalak: kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalak, hain zuzen.
 
Asteburu honetan, nagusien 2.mailakoen txanda da eta honekin bukatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako lehia.
 
Ondoren zehaztuko dugu finala:
 
*Urtarrilak 31, larunbata, 15:15, Irura-Ametsa trinketa:
 
4.Eskuz banaka nagusien 2.maila, FINALA: USURBIL 2 / EPLE 1 
 
 
Finalaz gain, larunbateko jaialdian eskuz binakako lehiak ikusteko aukera izango da, kadete eta jubenilen partidak jokatuko baitira. 
 
Trinketeko Eskuz binakako lehia joan den asteburuan hasi zen nagusien 1.mailako partidekin eta oraingoan kadete eta jubenil mailako lehiak gehituko zaizkio txapelketari.
 
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.
 

 

 










Ir arriba