Gutierrez-Eizmendi eta Perez-Mendizabal bikoteentzat Emakumea Pilotariko txapelak

2015/01/09 | Lehiaketa

IX. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finala irabazi zuen Gutierrez-Eizmendi bikoteak nagusien 2.mailan eta Perez- Maider Mendizabal bikoteak 1.mailako txapelak eraman zituzten etxera.

Hernaniko pilotalekuan jokatu ziren IX. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak joan den abenduaren 27an.

2.mailako finala jokatu zen lehenik eta ondoren, 1.mailako finala. Bi partiden markagailua berdin geratu zen, 18-30 emaitzarekin.

 

Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:


*Abenduak 27, larunbata, 17:30, Hernani:
 
 1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): ALDAI-MAIZA 18 / GUTIERREZ-EIZMENDI 30

2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): GARMENDIA-HUIZI 18/ PEREZ- Maider MENDIZABAL30


Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketaren inguruko informazioa duzue.


Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari-n informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba