Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, igandean, Olaberrian

2014/12/26 | Lehiaketa

Jubenilen eta nagusien (1. eta 2.mailako) finalak jokatuko dira.

Igande honetan (2014-12-28) jokatuko dira, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak, Olaberrian.


Goizeko 10:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: jubenilennagusien 2. eta 1. mailako finalak, hurrenez hurren.


Jubenilen eta nagusien 2.mailako finala zeintzuk jokatuko duten erabakita badago ere, 1.mailako finalistak erabakitzeke daude.

Ostiralean, 2014-12-26, izango dira nagusien 1.mailako finalerdiak; Donostiako Atano IIIan eta Zubietan. Txapeldun aterako diren taldeek finala jokatuko dute.


 Ondoren 1.mailako finalerdiak zehaztuko dira:


*Abenduak 26, ostirala, 20:05, Donostia – Atano III


Larruzko paleta, nagusien 1. maila: REAL SOCIEDAD 1-REAL SOCIEDAD 2
 
*Abenduak 26, ostirala, 21:00, Zubieta


Larruzko paleta, nagusien 1. maila: USURBIL –TXOST


 
Hona hemen finalen jaialdia:


*Abenduak 28, igandea, 10:00, Olaberria


1. Larruzko paleta, jubenilak: TXOST 2- IKASBERRI
2. Larruzko paleta, 2. maila: REAL SOCIEDAD 2 / GAZTELEKU 2
3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 1 edo REAL SOCIEDAD 2 / USURBIL edo TXOST


 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba