Asteburuan jokatuko dira eskuzko, gomazko paleta eta erremonteko Gipuzkoako Elkarteen Arteko finalak

2014/12/18 | Lehiaketa

Aņorga, Asteasu, Hernani, Tolosa eta Mutrikun jokatuko dira finalak.

2014-2015eko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako azken finalak ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan, eskuz binaka eta eskuz banaka, gomazko paletaz eta erremontean ariko dira pilotariak.

 

Eskuz binaka kadeteen 2.maila eta eskuz banaka jubenilen finalak jokatuko dira Añorgan, ostiraleanAsteasun aldiz, eskuz binaka jubenilen (3.maila) eta nagusien (3.maila) finalak izango dira ikusgai.

 

Larunbat goizean, Hernaniko Galarreta pilotalekuan erremonte nagusien finala jokatuko da. Tolosako Beotibarren, larunbat arratsaldez, Ezker Hormako Emakumea Pilotariko finalerdiez gain, gomazko paleta neska jubenilen finala jokatuko da. Eta Mutrikun, gomazko paleta mutil nagusiak (2.eta 3.maila) lehiatuko dira finalean.

 

Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak:

 

Abenduak 19, ostirala, 19:30, Donostia- AÑORGA:

2. Eskuz binaka kadeteak - 2. maila: AÑORGA (L.Orbegozo-A.Oliden) / ARRASATE (A.Murua-A.Llodio) 

3. Eskuz banaka jubenilak: GAZTELEKU (J.Aizpuru) / INTXURRE (A. Irazustabarrena)

 

 Abenduak 19, ostirala, 21:15, ASTEASU - Usarrabi:

1.Eskuz binaka jubenilak - 3. maila: ZUMAIA (M. Mendizabal-J.Alokrta) LEGAZPI (I.Ibarguren-I.Deba) 

2.Eskuz binaka nagusiak - 3. maila: AURRERA-SAIAZ (E.Aburuza-K.Galarraga) BEHAR ZANA 2 (E.Maiz-B.Erreka)

 

 Abenduak 20, larunbata, 10:00 -HERNANI - Galarreta:

Erremontea nagusia: URNIETA 2 (A.Goikoetxea-I.Martiarena) / URNIETA 1 (I.Ansa-X.Ozaeta)

 

Abenduak 20, larunbata, 17:00,TOLOSA - Beotibar:

1.Gomazko paleta neska nagusiak - 2. maila:GUTIERREZ-EIZMENDI /OTAEGI-ARRIOLA (EmP - Ezker horma) FINALERDIA

2. Gomazko paleta neska jubenilak: INTXURRE 1 (M.Tolosa-I.Zubeldia) / ZIOTZA 2 (J.San Sebastian-A.Lakuntza) FINALA

3. PEREZ-Maider MENDIZABAL / MURUA-ARRIETA (EmP - Ezker horma) FINALERDIA

 

 Abenduak 20, larunbata, 18:30,MUTRIKU - Miruaitz :

1.Gomazko paleta mutil nagusiak - 3. maila: HERNANI 2 (A.Bel Ali-A.Zubimendi)/ ALTZATARRA (I.Alzuri-F.Laborde) 

2.Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila:DANOK BAT (I.Elezgarai-X.Garalde)/ LAGUNAK 1 (K.Arrizabalaga-A.Etxeberria)

 

Bestalde, Errendimenduko Eskuz Banaka Txapelketako finalerdiak izanen dira asteburuan han-hemenka. Finalak aldiz, hurrengo asteburuan jokatuko dira.

 

Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba