Zesta-puntako Gipuzkoako txapeldunak 

2014/12/04 | Lehiaketa

Danok Bat 1, Danok Bat, Gazteleku eta Beotibar dira 2014-2015eko zesta-puntako txapeldunak.

Joan den larunbatean (2014-11-29) jokatu ziren, Andoaingo Arrate frontoian, 2014-2015eko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako zesta-puntako finalak. 
 
Kadete, jubenil eta nagusien 1.eta 2.mailako finalak jokatu ziren.
 
Danok Bat 1 (A. Manzisidor-M.Manzisidor) bikoteak irabazi zuen kadete mailako lehia. Jubeniletan Danok Bat-eko bikoteak (E.Mendizabal-A.Andonegi) lortu zuen garaipena. Nagusien 2.mailako finala, Gaztelekuk (A.Arruti-I.Milton) irabazi zuen eta 1.mailako txapela Beotibar 1 (G.Altuna-A.Izagirre) bikoteak eraman zuen etxera.
 
 Hona hemen jaialdia eta emaitzak:
 
*Azaroak 29, larunbata, 16:15, Andoain-Arrate:
 
1. Zesta Punta, kadeteak: DANOK BAT 1 (A.Manzisidor-M.Manzisidor) 30  / ZUMAIA (E.Agirre-C.Saez) 11
 
2. Zesta-Punta, jubenilak: ZUMAIA 1 (C.Agirre-A.Gainza) 30 / DANOK BAT (E.Mendizabal-A.Andonegi) 35
 
3. Zesta-Punta, nagusien 2.maila: DANOK BAT (I.Goenaga-I.Barrenetxea) 29 / GAZTELEKU (A.Arruti-I.Milton) 35
 
4. Zesta-Punta, nagusie 1.maila: GAZTELEKU (I.Lizasoain-I.Garcia) 32 / BEOTIBAR 1 (G.Altuna-A.Izagirre) 35
 
 
 
Partida horien berri jakiteko webguneko Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.
 

 

 










Ir arriba