Eskuz banaka eta eskuz binakako Gipuzkoako txapeldunak

2014/12/04 | Lehiaketa

Legazpi, Oiarpe, Usurbil 1, Arrasate, Lapke 2, Bergara, Usurbil, Behar Zana 2 eta Aurrera-Saiaz 1 atera dira garaile.

Joan den asteburuan jokatu ziren 2014-2015eko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako hainbat final. Eskuz binaka eta eskuz banaka aritu ziren pilotariak.
 
Eskuz banaka kadeteen eta nagusien finalak jokatu ziren. Eskuz binaka aldiz, kadeteen (1. eta 3.maila), jubenilen (1. eta 2.maila) eta nagusien (ohorezko maila, 1. eta 2.maila) finaletan lehiatu ziren pilotariak.
 
Eskuz banaka kadeteetan Bergara (M.Baledi) atera zen garaile eta eskuz banaka nagusien txapela Oiarpek (J.Hernandez) eraman zuen etxera.
 
Eskuz binakako lehiari dagokionez, kadeteen 3.mailan, Legazpi (K.Arana-M.Iraeta) eta 1.mailan Usurbil (H.Exposito-A.Aranguren); jubenil 2. mailan, Arrasate (M.Moron-J.Egia) eta 1.mailan, Lapke 2 (I.Zubizarreta-B.Garmendia) izan dira txapeldun berriak.
Nagusien mailan, 2.mailako txapela Behar Zana 2k (L.Erreka-I.Lizaso) irabazi zuen, 1.mailako lehian Aurrera-Saiaz (A.Arteaga-J.Erasun) izan zen txapeldun eta ohorezko mailako garaipena Usurbil 1 bikoteak (X.Santxo-A.Gorrotxategi) lortu zuen.
 
 
Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak eta emaitzak:
 
*Azaroak 28, ostirala, 20:00, Oñati:
 
-Eskuz binaka, kadeteen 3.maila: LEGAZPI (K.Arana-M.Iraeta) 22 / ALOÑA MENDI (A.Otamendi-M.Urrutia) 8
 
 
*Azaroak 28, ostirala, 20:00, Oiartzun:
 
1.Eskuz banaka, nagusiak: OIARPE (J.Hernandez) 22 / AURRERA SAIAZ (I.Iturbe) 14
2.Eskuz binaka, nagusien Ohorezko maila: USURBIL 1 (X.Santxo- A.Gorrotxategi) 22 / ILUNPE (J.Larrañaga-D.Murgiondo) 14
 
 
*Azaroak 28, ostirala, 21:00, Amezketa:
 
1. Eskuz binaka, jubenilen 2. maila: HERNANI (X.Pagola-I.Urruzola) 5 / ARRASATE (M.Moron-J.Egia) 22
2. Eskuz binaka, jubenilen 1. maila: LAPKE 2 (I.Zubizarreta-B.Garmendia) 22 / ZAZPI ITTURRI (I.Egiguren-A.Erauskin) 14
 
 
*Azaroak 29, larunbata, 17:30, Urnieta:
 
1. Eskuz banaka, kadeteak: BERGARA (M.Balerdi) 18 / GAZTELEKU (J.Osa) 11
2. Eskuz binaka, kadeteen 1. maila: URNIETA (J.Alberdi-I.Odriozola) 13 / USURBIL ( H.Exposito-A.Aranguren) 22
 
 
*Azaroak 30, igandea, 11:00, Villabona:
 
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: BEHAR ZANA 1 (M.Otaño-A.Esnaola) 5 / BEHAR ZANA 2  (L.Erreka-I.Lizaso) 22
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: OIARPE (A.Ugalde-I.Ugalde) 12 / AURRERA SAIAZ 1 (A.Arteaga-J.Erasun) 22
 
 
Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.
 

 

 










Ir arriba