Zarautz, gomazko paleta mutil nagusien 1.mailako txapelduna

2014/11/27 | Lehiaketa

Joan den ostiralean, 2014-11-21, jokatu zen Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa Gomazko Paleta mutil nagusien 1.mailako finala, Zarautzen. 
 
Loiolatarra eta Zarautz taldeak izan ziren aurrez-aurre finalean. Zarauzko bikoteak (Zabala-Azpeitia) lortu zuen txapela etxera eramatea, Loiolatarra taldea (Ubeda-Huegun) mendean hartuta, 22-25ko emaitzarekin.
 
*Azaroak 21, ostirala, 21:00, Zarautz- Aritzbatalde: 
 
-Gomazko paleta mutil nagusiak - 1. maila: LOIOLATARRA (Ubeda-Huegun) 22/ ZARAUTZ (Zabala-Azpeitia) 25 
 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.
 

 

 










Ir arriba