Loiolatarra eta Zarautz taldeak aurrez-aurre gomazko paleta nagusien 1.mailako finalean

2014/11/20 | Lehiaketa

Ostiralean, 2014-11-21, jokatuko da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paleta mutil nagusien 1. mailako finala, Zarautzen.
 
Hauxe jaialdia:
 
Azaroak 21, ostirala, 21:00-ZARAUTZ - Aritzbatalde: 
 
-Gomazko paleta mutil nagusiak - 1. maila: LOIOLATARRA (Ubeda-Huegun) / ZARAUTZ (Zabala-Azpeitia) 
 
 
Era berean, asteburuan Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako finalerdi ugari izanen ditugu.
Hala nola, eskuko lehian, eskuz banaka kadete eta nagusien finalerdiak jokatuko dira eta eskuz binaka kadete (1.,2. eta 3.maila), jubenil (1.,eta 2.maila) eta nagusien 1. eta 2.mailako finalerdiak ere.
 
Zesta puntako lehiako finalerdiak ikusteko aukera ere egongo da. Zesta puntaz aritzen diren kadete, jubenil eta nagusiak (1. eta 2.maila) ariko dira lehian.
 
 
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, web gune honetako Kartelera eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue.
 

 

 










Ir arriba