Real Sociedad 2, Txost eta Gazteleku dira pala motzeko Gipuzkoako txapeldunak

2014/11/20 | Lehiaketa

Pala motza nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Joan den igandean (2014-11-16) jokatu ziren, Altzako pilotalekuan, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motza nagusien (1., 2. eta 3. maila) finalak. 
 
Real Sociedad 2 (pala motza 1. maila), Txost (pala motza 2. maila) eta Gazteleku (pala motza 3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Azaroak 16, igandea, 09:30, Donostia-Altza.FINALAK
 
1. Pala motza nagusiak - 2. maila: Real Sociedad (M.Antxordoki-G.Antxordoki) 39 / TXOST (Ezkerro-Andueza) 40 
 
2. Pala motza nagusiak - 3. maila: Landare (Martinez-Pichel) 28 / GAZTELEKU (Iradi-Rekalde) 40
 
3. Pala motza nagusiak-1.maila: REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Irigoien) 40 / Usurbil 2 (Begiristain-Arruti) 31
 
 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.
 

 

 










Ir arriba