Larunbatean jarriko da Erremonteko lehia martxan

2014/11/13 | Lehiaketa

Hernaniko Galarreta pilotalekuan izanen dira partidak.

Larunbat honetan, 2014-11-15, ekingo zaio Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Erremonteko lehiari.
 
Pilotari nagusiak ariko dira erremontean asteburu honetan hasi eta abendura arte.
 
 
Hauxe larunbat honetako jaialdia:
 
Azaroak 15, larunbata, 10:00, Hernani-Galarreta:
 
1.Erremonte nagusiak: URNIETA 2/ URNIETA 1
2.Erremonte nagusiak: ILUNPE/ GAZTELEKU
 
 
Itzuli bateko ligaxka jokatuko da lehenik. 3 jardunaldi izango dira orotara; guztiak larunbat goizetan jokatuko dira Hernaniko Galarretan.
 
Ligaxkan lehen postuan geratu den bikoteak finalerako txartela lortuko du zuzenean. Bigarren eta hirugarren postuan geratu direnak aldiz, finalerdia jokatu beharko dute. Finalerdia abenduaren 13an jokatuko da eta bertan garaile ateratzen den bikoteak lehen postuan geratu denaren aurka finala jokatu du, abenduaren 20an.
 
Bestalde, asteburuan erabakiorrak izango diren Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Gomazko paleta mutil nagusien 1.mailako  eta eskuz binaka ohorezko mailako bueltako finalerdiak jokatuko dira.
 
Gomazko paleta mutil nagusien 1. mailako finalerdiak Zarautz-Real Sociedad eta Loiolatarra-Usurbil taldeen artekoak izango dira.  Finala azaroaren 23ko asteburuan izango da. 
 
Eskuz binaka ohorezko mailako lehian Ilunpe-Zazpi Itturi etaUsurbil 1-Hernani izango dira aurrez-aurre. Finala azaroaren 30eko asteburuan izango da. 
 
 
Txapelketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. 
 

 

 










Ir arriba