Ezker Hormako IX. Emakumea Pilotari Txapelketa abian da

2014/11/06 | Lehiaketa

Larunbat honetan, azaroaren 8an, nagusien 1. eta 2. mailako partidak jokatuko dira.

Joan den asteburuan hasi zen 2014-2015 denboraldiko Emakumea Pilotari Txapelketa nagusien 2. mailako lehiekin. Asteburu honetan ekingo diote nagusien 1.mailako pilotariek lehiari. Gomazko paletan ariko dira.

 

Larunbatean, azaroaren 8an, Aiako pilotalekuan Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako jaialdia ikusteko aukera izango da. Sei partida jokatuko dira, maila bakoitzeko hiruna, 15:30ean hasita.

 

Bi mailatan jokatuko da txapelketa eta 13 bikote ariko dira lehian, 6 bikote 1. mailan eta 7 bikote 2. mailan.


Ondoren zehaztuko ditugu maila bakoitzeko bikoteak:


1. maila:


1- Amaia IRAZUSTABARRENA / Maddi MENDIZABAL
2- Miren GOIKOETXEA / Eli PAGOLA
3- Mari MURUA /Ariane ARRIETA
4- Amaia ARAIZTEGI / Maialen SENPERENA
5- Eneritz PEREZ/ Maider MENDIZABAL
6- Ainhoa GARMENDIA / Maider HUIZI


2. maila:


 1- Igone GUTIERREZ / Garazi EIZMENDI
 2- Ane AIZPURUA / Leire GABIRONDO
 3- June ALDAI / Anne MAIZA
 4- Garbiñe TIJERO / Miriam ARRILLAGA
 5- Maria ARRUTI / Naroa BELDARRAIN
 6- Irati OTAEGI / Esti ARRIOLA
 7- Arrate INDO / Dolo ERRASTI

 
Jardunaldi bakoitza Gipuzkoako herri ezberdinetan egingo da. Zehazki, hauexek izango dira egoitzak:


    1. jardunaldia, urriak 31: Anoeta
    2. jardunaldia, azaroak 8: Aia
    3. jardunaldia, azaroak 15: Donostia (Atano III)
    4. jardunaldia, azaroak 22: Orio
    5. jardunaldia, azaroak 29: Urretxu
    6. jardunaldia, abenduak 5: Zarautz
    7. jardunaldia, abenduak 13: Zizurkil

    Finalerdiak, abenduak 20: Tolosa
    Finalak, abenduak 27: Hernani

 
Lehiaketa sistemari dagokionean, ligaxka amaituta sailkapenean lehen postua lortu duten bikoteek finalerako txartela zuzenean lortuko dute. 2. eta 3. sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte eta irabazleak sailkatuko dira finalerako.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue.
 

 

 

 










Ir arriba