Su-Berriko taldeak izan dira gomazko paleta neska nagusiko txapeldunak

2014/10/30 | Lehiaketa

1. eta 2.mailako finaletan Anoetako Su-Berri taldeak atera dira garaile.

Joan den ostiralean, urriaren 24an, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak (1. eta 2. maila) jokatu ziren Donostiako Atano III pilotalekuan.
 
Jaialdiko lehen partidan, 2. mailako finalean, Su-Berri 2 taldeak (Otaegi-Gabirondo) irabazi zion Aia (Aldai-Eizmendi) taldeari, 30- 24 emaitzarekin. Eta bigarren partidan, Su-Berri (Garmendia-Mendizabal) izan zen garaile, Hernani 3 (Araiztegi-Arrieta) taldea 20-30 mendean hartuta.
  
 
*Urriak 24, ostirala, 20:00, Donostia-Atano III pilotalekua
 
1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: SU-BERRI 2 (Irati Otaegi-Leire Gabirondo) 30 / AIA (June Aldai-Garazi Eizmendi) 24
2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI 3 (Amaia Araiztegi-Ariane Arrieta) 20/ SU-BERRI (Ainhoa Garmendia-Maider Mendizabal) 30
 
Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak...
Argazki Galeriak atalen txapeldun eta txapeldunordeen argazkiak daude ikusgai.
 

 

 










Ir arriba