Gomazko paleta neska nagusien finalak, ostiralean, Atano III-an

2014/10/23 | Lehiaketa

1. eta 2.mailako finalak ikusteko aukera egongo da.

Ostiral honetan, urriaren 24an, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak (1. eta 2. maila) jokatuko dira Donostiako Atano III pilotalekuan.

20:00etan hasiko da jaialdia 2.mailako finalarekin. Ondoren, 1go mailako finala jokatuko da.

Hona hemen jaialdia:

*Urriak 24, ostirala, 20:00, Donostia-Atano III pilotalekua

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: SU-BERRI 2 (Irati Otaegi-Leire Gabirondo) / AIA (June Aldai-Garazi Eizmendi)

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI 3 (Amaia Araiztegi-Ariane Arrieta)/ SU-BERRI (Ainhoa Garmendia-Maider Mendizabal)


Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba