Luzaz Gazte eta Zaharrer Segi izango dira aurrez-aurre 51.Enrique Abrileko finalean

2014/10/05 | Lehiaketa

Igande honetan (2014-10-12) jokatuko da 51. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Zaharrer Segi (Baigorri) taldeak izango dira aurrez aurre. 

 

Finala Oiartzungo Beheko plazan jokatuko da, goizeko 11:00etan hasita. Erreboteaz gozatzeko aukera paregabea izango da beraz, igandean, Oiartzunen.

 


*Urriak 12, igandea, 11:00, Oiartzun-Beheko Plaza- 50.Enrique Abrilko finala


Errebote nagusiak: Luzaz Gazte- Zaharrer Segi

 

Edizio honetan Euskal Herriko zazpi talde aritu dira lehian. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste hiru Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze), Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Endaiarrak (Hendaia); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

Txapelketaren inguruko informazio webgune honetako Lehiaketa atalean aurki dezakezu. Argazki Galeriak atalean 1go jardunaldiko argazkiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba