51.Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdiak igandean jokatuko dira

2014/09/26 | Lehiaketa

Zubietan eta Villabonan jokatuko dira finalerdiak.

Igande honetan, irailaren 28an, jokatuko dira 51. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdiak.

 

Errebote partidak Villabona eta Zubietan izanen dira eta 11:00etan hasiko dira partidak.

 

Villabonako errebote plazan Kapito Harri-Zaharrer Segiren arteko finalerdia jokatuko da. Zubietan Zubieta-Luzaz Gazteren arteko partidaz gozatzeko aukera izango da. Multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak dira finalerdiak jokatuko dituztenak. 

 

Edizio honetan Euskal Herriko zazpi talde aritu dira lehian. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste hiru Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze), Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Endaiarrak (Hendaia); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

 

Txapelketa bi fasetan antolatu da. 1. faseari dagokionez, multzo bakoitzean itzuli bateko ligaxka jokatu da.

 

Bi multzotan banatu dira parte-hartzaileak:


- A multzoa: Zubieta, Behar Zana, Zaharrer Segi eta Endaiarrak.

- B multzoa: Luzaz Gazte, Txost eta Kapito Harri.

 

 

Finala, urriaren 5ean izango da Oiartzungo plazan.

 

Txapelketaren inguruko jarraipena egiteko webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke lehiaketa sisteman eta egutegiak. Eta astero-astero baita Emaitzak eta Kartelera ere. Argazki Galeriak atalean 1go jardunaldiko argazkiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba