Pala eta Larruzko paletako finalak igandean jokatuko dira

2014/09/25 | Lehiaketa

Igande honetan, irailaren 28an, jokatuko dira palako eta larruzko paletako finalak; Andoainen eta Donostiako Gaska Trinketean.

Palako espezialitatearekin hasi zen Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa. 3 jardunaldiko ligaxka jokatu ondoren, igande honetan, irailaren 28an, izango dira palako finalak, 11:15tan Andoaingo Arrate pilotalekuan.

Finalerdiak ostera, ostiralean jokatuko dira eta txapeldun ateratzen diren taldeak jokatuko dute igandeko finala.
 
Finalerdiak:
 
2014-09-26, ostirala, 19:30, Andoain Arrate pilotalekua:


2.Pala nagusiak: Real Sociedad 2 / Euskal Jolas 1
3.Pala nagusiak: Usurbil / Real Sociedad 1

Finala

2014-09-28, igandea, 11:15, Andoain Arrate pilotalekua.

 

Trinketeko Gipuzkoako txapelketari dagokionez, larruzko paletako finala ere igande honetan, 10:15tan jokatzekoa da Donostiako Gaska pilotalekuan. Real Sociedad-Altzatarra taldeak ariko dira lehian.

2014-09-28, igandea, 10:15, Donostia-Gaska trinketa:

-Larruzko paleta nagusiak: Real Sociedad / Altzatarra

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak ikus ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba