Eskola adinean dauden pilotariak laster hasiko dira lehian

2014/09/19 | Lehiaketa

Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa eta Eskolarteko txapelketan parte hartu ahal izango dute pilotari gazteek.

Dagoeneko zabalik da 2014-2015ko Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan izena emateko epea. Irailaren 22a izango da horretarako azken eguna.

 

Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan lehena izango da; eskuz banaka jokatzen da, eta 2. urteko alebinek (2003) eta 1. eta 2. urteko infantilek (2002-2001) hartuko dute parte. Ondoren iritsiko dira Gipuzkoako Errendimendukoa eskuz binaka eta Udaberriko Errendimendu Txapelketa, hau ere eskuz binaka.

 

Eskuz banakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa urriaren 12tik abenduaren 28ra jokatuko dela aurreikusten da.

 

Irailaren 22a izango da izena emateko azken eguna.

 

Eskola adinean diren pilotariak, Eskolarteko Txapelketan ere parte hartzeko aukera dute: eskua, paleta, zesta-punta eta joko-garbi espezialitateetan. Izen-emate hauek aldiz, ikastetxeen bitartez egiten dira.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak...

 

 

 

 










Ir arriba