Indartsu dator Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketa

2014/09/18 | Lehiaketa

Irailaren 7ko asteburuan hasi zen palako espezialitatean Ezker Hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa; asteburu honetan, gainontzeko espezialitateak hasiko dira.

Iraileko lehen asteburuan, Ezker Hormako eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketek eta Enrique Abril Errebote Txapelketak eman zioten hasiera denboraldi berriari. Palako espezialitatearekin hasi zen Ezker Hormako Gipuzkoakoa, hain zuzen. 

Asteburu honetan ordea, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gainontzeko espezialitateak hasiko dira.

Txapelketa ofizialik parte hartzaileena da Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, espezialitate guztietan jokatzen dena; kadete, gazte eta nagusi mailan.

Ondorengo modalitate eta kategoriak hasiko dira asteburuan:

  • Eskuz banaka:kadeteak, jubenilak eta nagusiak.
  • Eskuz binaka: kadeteak (1, 2 eta 3.maila), jubenilak (1,2 eta 3.maila), nagusiak (ohorezko maila, 1, 2 eta 3. maila)
  • Gomazko paleta mutil nagusiak (1,2 eta 3.maila)
  • Gomazko paleta neska nagusiak.
  • Zesta Punta: jubenilak eta nagusiak (1 eta 2.maila)

 

Besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin daiteke Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba