51.Enrique Abril Errebote Txapelketa martxan da

2014/09/12 | Lehiaketa

Joan den asteburuan hasi zen Enrique Abril Errebote Txapelketa.

Dagoeneko martxan jarri da 51. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Zubieta, Villabona eta Oiartzungo plazak izan ziren horren lekuko joan den asteburuan.

 

Asteburu honetan Villabonan eta Oiartzunen jokatuko dira errebote partidak.

 

Oiartzunen Txost-Kapito Harriren arteko partida ikusteko aukera egongo da eta Villabonan, Zaharrer Segi-Endaiarrak eta Behar Zana-Zubietaren arteko partidak jokatuko dira.

 

Edizio honetan Euskal Herriko zazpi taldek hartuko dute parte. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste hiru Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze), Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Endaiarrak (Hendaia); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

 

Txapelketa bi fasetan antolatu da. 1. faseari dagokionez, multzo bakoitzean itzuli bateko ligaxka jokatuko da.

 

Bi multzotan banatuko dira parte-hartzaileak:


- A multzoa: Zubieta, Behar Zana, Zaharrer Segi eta Endaiarrak.

- B multzoa: Luzaz Gazte, Txost eta Kapito Harri.

 

 

2.fasean, 1.faseko multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz bi finalerdi jokatuko dira. Finalerdiak irailaren 28an jokatuko dira eta finala, urriaren 5ean izango da Oiartzungo plazan.

 

Txapelketaren inguruko jarraipena egiteko webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke lehiaketa sistemak eta egutegiak. Eta, astero-astero, baita Emaitzak eta Kartelera ere. Argazki Galeriak atalean 1.jardunaldiko argazkiak ikusgai daude.

 

 

 










Ir arriba