2014-15 denboraldiko lehen izen-emateak, zabalik

2014/07/08 | Izen-emateak

Uztailaren 14ra arte eman daiteke izena Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako lehian

2013-14 denboraldia amaitu berri den honetan, dagoeneko zabalik dira 2013-14rako lehendabiziko izen-emateak. Zehazki, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko TxapelketanEzker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako lehian eman daiteke izena. Guztietan uztailaren 14a izango da horretarako azken eguna.

 

 

Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

 

 

EZKER HORMAKO GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO TXAPELKETA
 

 - Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. maila); eskuz binaka kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila, eta baita Ohorezkoa ere nagusietan); gomazko paleta kadeteak, jubenilak eta nagusiak (maila bakarra lehenengo bietan eta 1., 2. eta 3. maila nagusietan); zesta-punta kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. maila, eta nagusietan baita 2.a ere); erremontea kadetetak, jubenilak eta nagusiak (1. maila).

Aurreikusitako egutegia: irailaren 21etik abenduaren 28ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: uztailaren 14a.

 
 

EZKER HORMAKO GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO PALA TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: pala, nagusiak (1. maila); pala motza, nagusiak (1., 2. eta 3. maila); larruzko paleta, kadeteak, jubenilak eta nagusiak (lehenengo bietan 1. maila, eta nagusietan 1., 2. eta 3. maila).

Aurreikusitako egutegia: irailaren 7tik abenduaren 28ra.

Izena emateko azken eguna: uztailaren 14a.

 
 

TRINKETEKO GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO TXAPELKETA-LARRUZKO PALETA


Espezialitateak eta kategoriak: larruzko paleta, nagusiak (1. maila).

Aurreikusitako egutegia: irailaren 7tik abenduaren 28ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: uztailaren 14a.

 

 

Txapelketa hauen inguruko informazioa eta izena emateko beharrezkoak diren inprimakiak albiste honi lotuta doazen dokumentuetan topatuko duzue.

 

 

 










Ir arriba