Donostiak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa

2014/07/06 | Lehiaketa

0-3 hartu zuen mendean Oiartzun; giro polita bizi izan zen Donostiako Atano III.enean

Donostiak irabazi du 2013-14ko Herriarteko Eskuzko Txapelketa. 0-3 gailendu zitzaion Oiartzuni, joan den igandean (2013-07-06) Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:


 

*Uztailak 6, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: OIARTZUN  0  / DONOSTIA  3


1. Kadeteak: O.Sein-E.Etxeberia  12  / J.Alberdi-I.Bikuña  22
2. Jubenilak: X.Azpiroz-A.Flores  21  / J.Chiapuso-M.Aranguren  22
3. Nagusiak: A.Ugalde-A.Imaz  11  / I.Urmeneta-X.Ortiz de Urbina  22

 

 

Lehia bizia eta giro polita bizi izan zen Donostiako Atano III.enean.

 

 

Garaipen honekin, seigarren txapela gehitu dio Donostiak bere palmaresari: gainontzeko bostak 1983an, 1985ean, 1986an, 1987an eta 1998an lortu zituen; bestalde, lau aldiz izan da txapeldunorde, 1988, 2006, 2008 eta 2011 urteetan.

 

Oiartzun, berriz, bi aldiz iritsi da finalera. Iaz jantzi zuen, hain zuzen ere, txapela, Tolosaren aurka. Eta aurten podiumaren bigarren koskarekin konformatu behar izan du. Baina ez da marka txarra bi urtez jarraian finalera iristea.

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko datu eta informazio osatua kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Herriartekoa atalera jo daiteke. Argazki galeriak atalean ere hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba