Oiartzunek eta Donostiak jokatuko dute, igandean, Herriarteko Eskuzko Txapelketako finala

2014/07/02 | Lehiaketa

Donostiako Atano III. pilotalekuan da hitzordua, 10:30ean

Igande honetan (2014-07-06) jokatuko da Herriarteko Eskuzko Txapelketako finala10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

 

Oiartzun eta Donostia izango dira aurrez aurre. Biek aurkariekin 3na berdindu zuten finalerdietan, baina biak aldeko tanto kopuruagatik sailkatu dira finalerako; Asteasu eta Lasarte-Oria utzi dituzte atzean, hurrenez hurren.


     
Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Uztailak 6, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: OIARTZUN / DONOSTIA


1. Kadeteak: O.Sein-E.Etxeberia / J.Alberdi-I.Bikuña
2. Jubenilak: X.Azpiroz-A.Flores / J.Chiapuso-M.Aranguren
3. Nagusiak: A.Ugalde-A.Imaz / I.Urmeneta-X.Ortiz de Urbina


    
Oiartzunek txapel bakarra du palmaresean, hain zuzen ere, iaz Tolosaren aurka irabazitakoa; final bakarrera iritsi da, eta huraxe irabazi. Donostiak, berriz, bederatzi aldiz jokatu du finala: 5 txapel irabazi ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998) eta 4 aldiz izan da txapeldunorde (1988, 2006, 2008 eta 2011). Datuak datu, lehia estua espero da igandean.


 
Herriarteko Txapelketaren inguruko datu eta informazio osatua kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Herriartekoa atalera jo daiteke. Argazki galeriak atalean ere hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba