Mutrikuk irabazi du XVII.Herriarteko Zesta-Punta Txapelketa

2014/06/23 | Lehiaketa

3-0 gailendu zitzaion Zumaiari Donostiako Carmelo Baldan jokatutako finalean.

Mutrikuk irabazi du 2013-14ko Herriarteko Zesta-punta Txapelketa.

Kadete, jubenil eta nagusien mailako partidak irabazita, 3-0 gailendu zitzaion Zumaiari.


*Ekainak 22, igandea, 10:30, Donostia-Carmelo Balda: MUTRIKU 3 / ZUMAIA 0

1. Kadeteak: MUTRIKU-K (Manzisidor-Mendizabal) 30 / ZUMAIA-K (Agirre-Larrañaga) 15
2. Jubenilak:MUTRIKU-J (Goenaga-Andonegi) 35/ ZUMAIA-J (Lopetegi-Osa) 18
3. Nagusiak:MUTRIKU-N (Andonegi-Elesgarai) 35/ ZUMAIA-N (Etxabe-Uranga) 28
 

Azken hiru urteetako final bera errepikatu da Herriarteko Zesta-Punta lehian (Zumaia-Mutriku) eta iaz legez, Mutriku izan da txapeldun eta Zumaia txapeldunorde.


Zumaiak 8 txapel ditu bere palmaresean (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012). Aurten bederatzigarren txapelak ihes egin dio Zumaiari.


Mutrikuk bigarren txapela lortu du Herriarteko lehian. Iaz lortu zuen bere lehenengo txapela eta aurten bigarrena. Bide onean doaz mutrikuarrak.
 
 
 
Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba