Zabalik da Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan izena emateko epea

2010/11/16 | Izen-emateak

Azaroaren 25a izango da horretarako azken eguna

Dagoeneko zabalik da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan izena emateko epea. Aipatutako txapelketa hau abenduaren 12tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da. Zehazki, eskuz banakako, binakako zein gomazko paletako espezialitateetan. Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun gehiago: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, epaileak eskatzeko eredua, zesio eredua... Azaroaren 25a izango da izena emateko azken eguna.

 

 

 










Ir arriba