Donostiak eta Olaberriak jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketako finala, larunbatean, Atanon

2014/06/11 | Lehiaketa

11:00etan hasiko da jaialdia.

Larunbat honetan (2014-06-14) jokatuko da XXIV. Herriarteko Pala Txapelketako finala, 11:00etan, Donostiako Atano III pilotalekuan.

Donostia eta Olaberria izango dira aurrez aurre. Finalerdietan Donostia Andoainen aurka lehiatu zen eta Olaberriak Deba utzi zuen kanpoan.

Ondoren zehaztuko dugu finaleko jaialdia:



*Ekainak 14, larunbata, 11:00, Donostia-Atano III:

  •           Larruzko paletako finala: Donostia LP / Olaberria LP
  •           Pala motzeko finala: Donostia PM / Olaberria PM

 
 
Donostiak 5 txapel ditu palmaresean, 1997an, 1998an, 2002an, 2006an eta 2008an. Olaberriak ere 5 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan 2003an, 2004an, 2005ean,2007an eta azkena iaz, 2012an. Iaz Olaberria txapeldunorde geratu zen Andoainen aurka jokatutako finalean.
 
Bestetik, eskuko lehiako final laurdenetako itzuliko partidak jokatuko dira asteburu honetan. Finalerdietara zein herri pasako den erabakiko da.

Zesta-puntako lehian ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da asteburuan, 6.jardunaldia.

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba