Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketaren azken jaialdia, larunbatean, Usurbilen

2014/05/29 | Lehiaketa

Finalerdiak jokatu dira aurrena, ondoren 3.eta 4.postuak eta azkenik, finala.

III.Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren azken jaialdia ospatuko da, larunbat honetan (2014-05-31) Usurbilen.


10:30ean hasiko da jaialdia. Lehenik finalerdiak jokatuko dira: Hilario-Edorta / Iñaki-Aingeru artekoa (sailkapenean lehenengo postua eta laugarren postua lortu dutenak) eta ondoren, Edurne-Jurgi / Aizpe-Beñat (bigarren eta hirugarren sailkatuak) izango dira aurrez-aurre.


3. eta 4. postuak jokatuko dira jarraian eta azkenik finalerdietan sailkatutako bikoteen arteko finala ikusteko aukera izanen da.


Hirugarren urtea da txapelketa hau jokatzen dena, eta aurten ere ,Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatu da.


Martxoan hasi eta larunbatean bukatuko da txapelketa. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatu dute parte-hartzaileek, bikote finkoetan banatuta, denek denek aurka.


 Ondorengo lerrootan zehazten dugu larunbateko jaialdia:


*Maiatzak 31, larunbata, 10:30, Usurbil
 
1.Finalerdiak: HILARIO-EDORTA / IÑAKI-AINGERU
2.Finalerdiak: EDURNE-JURGI / AIZPE-BEÑAT
3. 3. eta 4. postuak
4.Finala
 
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua atalean aurkituko dituzue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba