Larruzko paletako lehiarekin hasiko da, asteburuan, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

2019/09/03 | Lehiaketa

Nagusien kategoriako 25 taldek eman du izena, eta 1., 2. eta 3. mailan ariko dira; finalak urriaren 27ko asteburuan izango dira ikusgai; datozen jardunaldietan gainontzeko espezialitateen txanda izango da

Asteburu honetan (2019-09-08) ekingo diote Gipuzkoako pilotariek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari. Larruzko paletako espezialitatea izango da goiztiarrena, lehia horrek emango baitio hasiera denboraldiari. Eta hurrengo jardunaldietan gehituko zaizkio gainontzeko jokamoldeak.

 

 

 

Nagusien kategoriako palistek hartuko dute parte larruzko paleta txapelketan, eta 1., 2. eta 3. mailan ariko dira.  

Denera, 25 taldek eman du izena: 8 lehenengo mailan (bi multzotan banatuta), 11 bigarren mailan (beste bi multzotan) eta 6 talde hirugarren mailan (multzo bakarrean).

 

 

 

Lehenik, joan-etorriko ligaxka jokatuko dute guztiek, irailaren 8ko jardunaldian hasi eta urriaren 6kora arte 2. eta 3. mailan, eta 13kora arte 1. mailaren kasuan. 

 

 

 

Bigarren fasea, kanporaketena, izango da ondoren.

Maila guztietan, multzo bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte, urriaren 20ko asteburuan

Finalak, azkenik, urriaren 27ko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

 

 

 

Joango gara pixkanaka gainontzeko espezialitateen berri ematen. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean egongo da eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba