Igandean profesionalen jaialdia izango da Atano III-an

2014/05/20 | Lehiaketa

Ekainaren 1ean, igandean, profesionalen jaialdia izango da Atano III.a pilotalekuan, 17:00tan hasita. Hiru partida jokatuko dira:

 

1. Ezkurdia / Cecilio vs Jaunarena / Zubieta

2. Olaizola II vs Retegi Bi

3. Mendizabal III / Merino vs Jaka / Pascual

 

Sarreren prezioa ondorengoa izango da:

 

- igandean takilan erosiz gero: kantxak 30 euro eta 1. solairukoak 15 euro.

-aurresalmenta: kantxak 25 euro eta 1. solairukoak 10 euro.

 

Aurresalmentarako 688 85 77 10 telefonora deitu daiteke. Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:00. Atanoko takila zabalik egongo da ostegunean, maiatzak 29, 12:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:00etara.

Joan den iganderako sarrera erosi zutenek, sarrera bera erakutsiz sar daitezke. Bueltatu nahi izanez gero, deitu 688 85 77 10 telefonora.

 

 

 










Ir arriba