Zubieta eta Txost taldeek jokatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala

2019/07/17 | Lehiaketa

Larunbatean, hilak 20, izango da lehia, 17:00etan hasita, Zubietako plazan

Iaz bezala, Zubieta eta Txost taldeek jokatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, 17:00etatik aurrera, Zubietako plazan:

 

 

 

Uztailak 20, larunbata, 17:00, Zubieta-plaza
 

Errebotea, nagusiak: ZUBIETA  / TXOST

 

 

 

 

Behar Zana, Txost eta Zubieta taldeak lehiatu dira berriz ere Gipuzkoako Errebote Txapelketan. Eta, aurreko edizioan bezala, zubietarrek eta oiartzuarrek lortu dituzte finalerako txartelak, lehendabiziko bi postuetan sailkatuta:
 

  1. Zubieta, 4 puntu
  2. Txost, 3 puntu
  3. Behar Zana, 2 puntu

 

 

 

 

Iazko finala errepikatuko da, beraz. Zubietak irabazi zuen pasa den denboraldian, 13-2. Ikusteko dago txapela oraingoan nork jantziko duen.

 

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza atalean dago ikusgai txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba