Astigarragak, Olaberriak, Mutrikuk eta Azkoitiak irabazi dute 2019ko Gipuzkoako Herriartekoa

2019/07/09 | Lehiaketa

Azpeitia hartu zuen mendean Astigarragak eskuzko lehian, Olaberria Debari nagusitu zitzaion larruzko paleta eta pala motzeko finalean, Mutriku Donostiari gailendu zitzaion zesta-puntaz, eta gomazko paletaz Azkoitiak Tolosari irabazi zion

Astigarragak eskuz, Olaberriak larruzko paletaz eta pala motzez, Mutrikuk zesta-puntaz eta Azkoitiak gomazko paletaz. Lau herri hauek irabazi dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Azpeitia, Deba, Donostia eta Tolosa.

 

 

 

 

Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:

 

 

ESKUA. Ekainak 29, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

AZPEITIA 1 / ASTIGARRAGA 2
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Aimar Egiguren-Jakes Elosegi) 17 /
ASTIGARRAGA (Eñaut Lizeaga-Ekain Lizeaga) 22

2. Jubenilak:
AZPEITIA (Unai Alberdi-Haritz Larrañaga) 22 /
ASTIGARRAGA (Aimar Mujika-Ganix Urdangarin) 11

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Oier Apezetxea-Dani Murgiondo) 17 /
ASTIGARRAGA (Hodei Exposito-Jokin Santxez) 22

 

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZAEkainak 7, ostirala, 19:00, Donostia-Altza



DEBA 0 / OLABERRIA 2
 

1. Larruzko paleta:
DEBA (Etxeberria-Aristi) 15 /  OLABERRIA (Berasategi-Garrido) 35

2. Pala motza:
DEBA (Lopez-Beitia) 32 / OLABERRIA (Arrieta-Olaran) 40

 

 

ZESTA-PUNTAEkainak 21, ostirala, 18:30, Zumaia-Aitzuri

 

MUTRIKU 2 / DONOSTIA 1


1. Kadeteak:
MUTRIKU (Urreisti-Basterretxea) 30 / DONOSTIA  (Egiguren-RuizZeberio) 3

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Arrillaga) 25 / DONOSTIA (Hernandez-Alberro) 30

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Andonegi-Manzisidor) 30 / DONOSTIA (U.Alberro-A.Alberro) 29
 

 

 

GOMAZKO PALETAEkainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Altza

 

AZKOITIA 2 / TOLOSA 1


1. Banaka frontoi osoan
AZKOITIA (Azpiroz) 4 / TOLOSA (Arregi) 20

2. Binaka
AZKOITIA (Aizpuru-Juaristi) 20 / TOLOSA (Laamirni-Mendigain) 12

3. Banaka 7aren barruan
AZKOITIA (Epelde) 20 / TOLOSA (Agirre) 13

 

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Astigarragako taldea aurtengo edizioan: Manex Aldalur, Hodei Exposito, Oier Gurutzealde, Ekain Lizeaga, Eñaut Lizeaga, Harri Loidi, Aimar Mujika, Jokin Santxez, Asier Saralegi, Aner Urdangarin, Ganix Urdangarin eta Markel Zapiain.


Hauexek izan dira Olaberriako palistak: Garikoitz Arrieta, Xabier Berasategi, Jose Manuel Garrido eta Imanol Olaran.


Mutrikuko puntistak, ondorengoak: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Haritz Eizagirre, Joseba Iñaki Eleizgarai, Igor Elezgarai, Xabier Garalde, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unax Urkiri, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.


Eta Azkoitiko ordezkariak: Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi eta Igor Larrañaga.

 

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketan, Astigarragarentzat lehendabiziko txapela izan da aurtengoa. Bi final jokatu ditu, biak Azpeitiaren aurka: 2016an galdu egin zuen, eta aurtengoan irabazi.


Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, aurtengo garaipenarekin, Olaberriak 6. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an lortu zituen. Beste 2 aldiz txapeldunorde izan dira olaberritarrak, 2013an eta 2014an.


Mutrikurentzat, zesta-puntako lehian irabazten duen 6. txapela izan da aurtengoa: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan lortu zituen gainontzekoak; eta 2011n, 2012an eta 2018an izan zen txapeldunorde. 


Gomazko paletako lehian, azkenik, lehendabiziko finala zen Azkoitiarentzat, eta bigarren edizioko txapela janztea lortu du.

 

 

 

 

 
52 edizioetatik 17 aldiz lehiatu dira astigartarrak Herriarteko Eskuzko TxapelketanAzkoitiak jarraitzen du lider txapeldunen zerrendan, 16 txapelekin (beste 6 aldiz txapeldunorde izan da); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde).
 

Olaberriak jokatu diren Herriarteko Pala Txapelketaren 29 edizioetatik 23tan hartu du parte. Donostiak jarraitzen du sailkapen buru txapelei dagokienean: 7 ditu (eta 6 aldiz izan da txapeldunorde); atzetik dira Andoain eta Olaberria, 6 txapelekin (5 aldiz izan da azpitxapeldun Andoain, eta 2 Olaberria); eta Errenteria ondoren, 5ekin (3 aldiz txapeldunorde). 
 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 22 edizioetatik 10etan hartu du parteZumaia da lider: 9 txapel ditu (10 aldiz txapeldunorde); atzetik da Mutriku, 6 txapelekin esan bezala (3 aldiz txapeldunorde); hirugarren postuan Tolosa, 4rekin (azpitxapeldun 6 aldiz); eta atzetik Donostia, 3 txapelekin (2 bider txapeldunorde).
 

Azkenik, eta esan bezala, Azkoitia Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren bi edizioetan lehiatu da. Bai berak bai Donostiak dute txapel bana.
 
 
 
 
 
 
 
 
19 herri lehiatu dira aurten eskuzko txapelketan: Aduna, Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Andoain, Aretxabaleta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa. 
 

8 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
 

Honako laurak zesta-puntaz: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia. 
 

Eta 16 herrik jokatu dute gomazko paletaz: Aia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Mutriku, Soraluze, Tolosa, Usurbil eta Zumaia.

 

 

 

 

Tolosako Bridge hizkuntza eskolak, Zubietako Araeta sagardotegiak, Usurbilgo Urbil merkataritza-guneak, Astorek, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

 

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.
 

 

 










Ir arriba