Gazteleku, Real Sociedad 1 eta Urnieta 1, Gipuzkoako Txapeldunak pala motzean

2010/11/16 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, 1. 2. eta 3. mailan jantzi dituzte txapelak; Altzatarra 2 taldeak irabazi du 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala

    Joan den igandean, azaroak 7, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren baitan, 22 urtez azpikoen larruzko paletako zein pala motzeko finalak jokatu ziren, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.

 
    Finalak irabazita, hauexek dira 2010-11ko Gipuzkoako txapeldunak: Altzatarra 2 (larruzko paleta 22 urtez azpikoetan), Gazteleku (pala motzeko 1. mailan), Real Sociedad 1 (2. mailan) eta Urnieta 1 (3. maila). Ondoren zehazten dugu finalen jaialdia:


    *Azaroak 7, igandea, 09:30, Oiartzun-Madalensoro

    1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak: ALTZATARRA 2 (Guillen Martinez eta Aitor Brosa) 35 / LANDARE (Imanol Lujanbio eta Asier Barroso) 26

    2. Pala motza, nagusien 3. maila: URNIETA 1 (David Arozena eta Mikel Unanue) 40 / URNIETA 2 (Iñaki Gorosabel eta Antton Jauregi) 26


    3. Pala motza, nagusien 2. maila: REAL SOCIEDAD 1 (Iñigo Navarro eta Koldo Zabala) 40 / REAL SOCIEDAD 2 (Richard Bernoit eta Edorta Garcia) 20
    4. Pala motza, nagusien 1. maila: REAL SOCIEDAD (Juan Ezkerro eta Tiburtzio Etxeberria) 39 / GAZTELEKU (Ibon Altuna eta Jose Mari Vitoria) 40


    Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa guztiaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, hurrengo denboraldiari begirako jaitsierak-igoerak...

 

 

 










Ir arriba