Asteburuan hasiko da Herriarteko Pala txapelketa

2014/05/15 | Lehiaketa

Joan den asteburuan ekin zitzaion 2013-2014ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari, eskua eta zesta-puntako lehiekin.

Asteburu honetan Herriarteko Txapelketako modalitate guztietako lehiak izanen dira: eskua, pala eta zesta-puntako partidak jokatuko baitira.

Eskuko lehian, final hamaseirenak jokatu zituzten joan den asteburuan eta oraingoan, etorriko partidak jokatuko dira. Erabakiorrak izango dira partida hauek, hurrengo kanporaketara pasako diren herriak zehaztuko dira eta.

Ondorengoak dira lehenengo kanporaketan lehiatuko diren herriak: Errenteria-Bergara, Asteasu-Lezo, Elgoibar-Ataun, Donostia-Andoain, Amezketa-Alegia eta Lasarte-Oria-Zestoa.

Zesta-puntako lehiari dagokionez, 2. jardunaldia ospatuko da ostiral honetan, maiatzaren 16an, Getarian. Zumaia eta Tolosa izango dira aurrez-aurre.

Palako partidak ere han-hemenka jokatuko dira. Final laurdenetako joaneko partidak izanen dira asteburuan eta ondorengoak dira herri bikoteak: Errenteria-Andoain, Donostia-Lazkao, Oiartzun-Olaberria eta Deba-Ordizia. Pala motzeko eta larruzko paletako lehiak jokatuko dira.

Eskuko eta palako modalitatetan kanporaketak jokatzen dira. Zesta-puntan aldiz, ligaxka jokatuko dute denen artean eta lehen bi sailkatuak finalera sailkatzen dira.

Ekaina bukaeran eta uztaila hasieran jokatuko dira finalak.
 
Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba