Gipuzkoa Trinketeko txapeldunorde GRAVNI Txapelketan

2014/05/08 | Lehiaketa

Ezker Hormako nahiz trinketeko txapelak Nafarroak irabazi ditu.

Joan den asteburuan jokatu ziren 2013-2014ko federazioen arteko GRAVNI txapelketako finalak.


Nafarroako selekzioa atera zen garaile bai Ezker Hormako bai Trinketeko lehietan.


Gipuzkoako selekzioarekin berdinduta geratu zen Nafarroa trinketeko lehian, 74 punturekin hain zuzen. Hala ere, gazte mailan nafarrek puntu gehiago zituztenez, txapela ez zuten gipuzkoarrek lortu.

Trinketeko lehian Gipuzkoa txapeldunorde atera da. Eta ezker hormako lehian, Gipuzkoak hirugarren postua lortu du.


Ezker Horman, esan legez, Nafarroa atera da txapeldun. Bigarren postua Bizkaiak lortu du eta hirugarrena Gipuzkoak. Laugarren postuan, Araba, ondorengoan Iparraldea eta azkenik, Errioxa sailkatu dira.


Trinketeko lehian ere Nafarroak lortu du txapela etxera eramatea. Puntuazio berdinarekin Gipuzkoa sailkatu da bigarren. Hirugarren postuan, Iparraldea; laugarrenean, Bizkaia: bosgarrenean Araba eta azken lerroan, Errioxa.


Aurten ere, txapelak etxera ekarri ez arren, Gipuzkoa fin aritu da txapelketan eta pilotariek beren maila ona erakutsi dute.


 Ondoren zehaztuko ditugu txapelketako sailkapenak:

EZKER HORMA


1. Nafarroa, 105 puntu
2. Bizkaia, 101 puntu
3. Gipuzkoa, 97 puntu
4. Araba, 62 puntu
5. Iparraldea, 33 puntu
6. Errioxa, 31 puntu.

TRINKETA


1. Nafarroa, 74 puntu
2. Gipuzkoa, 74 puntu
3. Iparraldea, 73 puntu
4. Bizkaia, 53 puntu
5. Araba, 43 puntu
6. Errioxa,7 puntu.


Webgune honetako Selekzioak atalean duzue txapelketa honen inguruko informazio gehiago: ezker horman zein trinketean Gipuzkoa ordezkatu duten pilotarien zerrenda, emaitza guztiak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba