Hemen da laster Herriarteko Txapelketa

2014/05/02 | Lehiaketa

Hurrengo asteburuan ekingo zaio 47. edizioa izango den Herriarteko Txapelketari.

Asteazkenean, apirilak 30, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen Donostiako Kirol Etxean.

Mikel Arregi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko lehendaria, Mikel Arroyo Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren izenean eta Ricardo Postigo, Ogi Berrikoa izan ziren mahaian. Ogi-Berri eta Arregi izango dira Herriarteko Txapelketaren babesleak.

Herrietako ordezkari, pilotari eta pilotazale andana bildu zen aurkezpen ekitaldian.

Aurkezpenaren ondotik, kanporaketen zozketa egin zen, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan.

Eskuko eta zesta-puntako lehiak, maiatzaren 11ko asteburuan hasiko dira eta palakoa maiatzaren 18koan.

Aurten 23 herrik hartuko dute parte eskuko lehian , 8 palakoan eta 4 zesta-puntakoan.


Eskuko lehian, iazko parte hartzearekin alderatuta Berrobi ez da lehian izango, baina Andoain eta Asteasu bai. Palan aurten Urnieta herriak ez du parte hartuko eta Zesta-Puntako lehian iazko lau herriak izanen dira presente.

Hauek izango dira parte hartuko duten herriak:


 ESKUA: 23 herri


1.    Alegia
2.    Amezketa
3.    Andoain
4.    Arrasate
5.    Asteasu
6.    Astigarraga
7.    Ataun
8.    Azkoitia
9.    Beasain
10.  Bergara
11.  Bidania-Goiatz
12.  Donostia
13.  Elgoibar
14.  Errenteria
15.  Hernani
16.  Lasarte-Oria
17.  Lezo
18.  Oiartzun
19.  Tolosa
20.  Zaldibia
21.  Zestoa
22.  Zizurkil
23.  Zumarraga
 
PALA: 8herri


1. Andoain
2. Deba
3. Donostia
4. Errenteria
5.  Lazkao
6. Oiartzun
7. Olaberria
8. Ordizia
 
 
ZESTA-PUNTA: 4 herri


1. Donostia
2. Mutriku
3. Tolosa
4. Zumaia


 
Webgune honetako Lehiaketak atalean Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia aurki dezakezue.

 

 

 










Ir arriba