Asteburuan jokatuko dira GRAVNIko finalerdiak

2014/04/24 | Lehiaketa

Ezker hormako lehiak Bizkaian jokatuko dira eta trinketekoak aldiz, Iparraldean.

Asteburu honetan jokatuko dira han-hemenka GRAVNI txapelketako finalerdiak.


Ezker Hormako lehiak Bizkaian izango dira: Zierbena, Zornotza, Lemoa, Galdakao, Bilbo eta Durangon, hain zuzen. Trinketekoak aldiz, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan jokatuko dira.


Federazio guztiak, sei federazioak lehiatu diren modalitate eta kategoria bakoitzean, sailkapenean lehenengo postua lortu dutenak, laugarren postuan geratu direnen aurka lehiatuko dira. Eta bigarren sailkatuek hirugarren sailkatuen aurka jokatuko dute finalerdia.


Bost edo lau federazioek parte hartu duten modalitate eta kategoria bakoitzean, sailkapenean lehen postua lortu dutenak finalerako txartela lortu dute dagoeneko. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu direnak izango dira finalaurrekoan lehiatuko direnak.

Hiru edo bi federaziok parte hartu dutenetan, lehenengo eta bigarrenaren arteko partidak izanen dira.


Ligaxkan bost jardunaldi izan dira orotara. Orain finalerdiak jokatzeko txanda dute lurralde guztiek eta hurrengo asteburuan, 2014-05-04, finalak izango dira Araban.
 
GRAVNI 2013-2014 txapelketaren inguruko informazio gehiago izanez gero, web gune honetako Selekzioak eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba