Gaur Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko neska nagusien finala jokatuko da

2014/04/04 | Lehiaketa

Hernani 3 eta Su-Berri taldeak izango dira aurrez-aurre finalean.

Gaur, ostirala (2014-04-04),Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko neska nagusien finala jokatuko da Donostiako Gaskan.

Txapelketa Hernaniko 3 taldek (Hernani 1, Hernani 2 eta Hernani 3) eta Su-Berriko taldeak jokatu dute.

Hernani 3 eta Su-Berri taldeak izango dira finalean. Partidak Donostiako Gaska Trinketean jokatu dira eta finala ere hantxe izango da, 20:00etan hasita.

Ondoren zehazteko dugu finala:


*Apirilak 4, ostirala, 20:00 - Donostia - Gaska Trinketa:


- Paleta argentinarra, neska nagusiak: HERNANI 3 (Manzisidor-Irazustabarrena) /   SU-BERRI (Aburuza-Garmendia)  


 Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.


 

 

 

 










Ir arriba