Udaberri Sariko, Errendimenduko eta Eskolarteko finalak

2014/03/27 | Lehiaketa

Asteburu honetan federatu mailako nahiz eskola adinekoen finalak jokatuko dira.

Asteburuan bukatuko da 2013-2014ko Udaberri Saria. Joan den asteburuan jokatu ziren txapelketa honetako final anitz (jokamolde eta kategoria askotan) eta asteburu honetako finalekin amaituko da.

Oraingoan eskuz binakako finalak izanen dira; kadete (3.maila), jubenil (1. eta 3.maila) eta nagusien(1.maila) mailan.


Bestalde, eskola adinean diren pilotariek ere finalak izango dituzte: Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finalak, Eskolarteko finalak (eskuz binaka) eta zesta puntan aritzen diren alebin eta infantilak ere finalean lehiatuko dira.


Ondoren azalduko ditugu, jaialdi hauen inguruko xehetasun guztiak:


 
 GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Errendimendua Eskuz Binaka)


*Martxoak 28, ostirala, 19:00, Usurbil-udalekoa:


 1.  2. urteko alebinak:   ILUNPE / TOLOSA 3 (Lasa-Altuna)    
 2.  Infantilak - 2. maila:   GOIERRI 1 / INTXURRE 1 (Murua-Olano)   
 3.  Infantilak - 1. maila:   USURBIL (Aranguren-Galarraga) /   ZAZPI ITTURRI  


 
UDABERRI SARIA


*Martxoak 28, ostirala, 19:30, Oñati-Zubikoa:


1. Eskuz binaka kadeteak - 3. maila: HONDARRIBIA / ALOÑA MENDI (Biain-Txintxurreta)     
2. Eskuz binaka jubenilak - 3. maila: BELOKI / LEGAZPI 
   


ESKOLARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Parte Hartzeko Ibilbidea) - ESKUA


*Martxoak 29, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola:


1. Alebin neskak: ZESTOA N / FLEMING A
2. Alebin mutilak: BERASTEGI C / AITA IPARRAGIRRE
3. Infantil mutilak: ANTIGUA 2 / IKASBERRI


GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Zesta Punta eskola adinean)

*Martxoak 29, larunbata, 17:00, Getaria-Sahatsaga:


1.  Alebinak:   ZUMAIA 1 (Yeregi-Aizpurua) /   ZUMAIA 2 (Manzisidor-Agirre)    
2.  Infantilak:  ZUMAIA 1 (Agirre-segurola) /    DANOK BAT 1 (Arrillaga-Iparragirre)  



UDABERRI SARIA


*Martxoak 30, igandea, 11:00, Azkoitia-Gurea:


1. Eskuz binaka jubenilak - 1. maila: ZAZPI ITTURRI / ARRASATE (Salegi-Garate)    
2. Eskuz binaka nagusiak - 1. maila: ZIOTZA (Labaka-Erasun) / AZKOITIA     
 

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba