MugiMark markagailuaren aurkezpena apirilaren 2an izango da Kirol Etxean

2014/03/25 | Aurkezpenak

MugiMark mugikorrentzako markagailuak epaile lanak egiteko balio du.

MugiMark markagailua Isurkik egindako mugikorrentzako aplikazio bat da. Epaileen lana errazte aldera, MugiMark markagailuaren bidez, partiden arbitrajea mugikorraren bitartez egin ahalko da. Partida federatu nahiz profesionalentzako markagailuak egin dituzte.

MugiMarken aurkezpena apirilaren 2an izango da, Kirol Etxean, 19.30ean hasita. Mugikorrarentzako markagailu honek eskaintzen dituen abantaila ororen xehetasunak aurkeztuko dira bertan.

MugiMarken instalazio eta erabileraren inguruko tutorialak dituzue jarraian:

·  MUGIMARK nola instalatu: http://youtu.be/6XKN-78mtlo

·  MUGIMARKen erabilera partidu afizionatu/federatuetan: http://youtu.be/_7T2Kcjlu_I

·  MUGIMARKen erabileraprofesionalen partiduetan.: http://youtu.be/6qCAFZB0IQk

 

MugiMarken inguruko guztia jakiteko beraz, apirilaren 2an Kirol Etxean, 19:30ean egingo den aurkezpenean ikusiko dugu elkar.

 

 

 










Ir arriba