Paleta ikastaroak emakumeentzat Orion, Villabonan eta Azkoitian

2010/11/02 | Ikastaroak

Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau

    Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarri nahi du martxan Orion, Villabonan eta Azkoitian.


    2004tik Gipuzkoako hainbat herritan abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau, partaidetzako kirolaren barruan, hain justu.   

    Astean behingo maiztasunarekin, ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Ikasturtearen amaieran, gainera, ohitura bihurtu den lez, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Aurreko edizioetan 80 inguru elkartu ziren eta egun-pasa ederra egin zuten Iruran. Bertan jokatzen da Emakumezkoen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea ere.


    Ondoren zehazten ditugu herriz herriko ezaugarriak:


    Orio


    Non: 943 47 14 63 (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa), 665 98 85 88 (Patri) edo Orioko kiroldegia. 

Eguna: astelehen, ostegun edo ostirala.

  • Izen-ematea: azaroaren 11ra arte.

  •         Ordua: goizez.

    Villabona


  •         Izen-ematea: azaroaren 17ra arte. Non: 943 47 14 63 (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa), 655 71 94 92 (Ainhoa) eta Villabonako kiroldegia. 

  •         Eguna: asteazken edo osteguna.

  •         Ordua: 09:30-10:30, 10:00-11:30, 14:30-16:00 (ostegunak) edo 15:00-16:30 (asteazkenak).

    Azkoitia


  •         Izen-ematea: azaroaren 24ra arte. Non: 943 47 14 63 (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa) eta Azkoitiko kiroldegia.

  •         Eguna: astelehena.

  •         Ordua: 17:15-18:45.

    Ikastaroek 105€ko kuota izango dute (ikastaroa + mediku asegurua), eta ekaina bukaerara arteko iraupena izango dute. Materiala teknikariak eramango du. 


    Proiektuaren berri zehatzago jaso nahi izanez gero hona hemen web orria: http://www.blogak.com/emakumeapilotari

 

 

 










Ir arriba