Udaberri Sariko finalak, han hemenka

2014/03/20 | Lehiaketa

Eskuz binaka, gomazko paleta, larruzko paleta eta pala motzeko jokamoldeetan ariko dira pilotariak.

Asteburuan Udaberri Sariko hainbat final izango dira ikusgai. Eskuz binaka, kadete (1. eta 2.maila), jubenil (2.maila) eta nagusiak ( 2. eta 3.maila) ariko dira. Gomazko paleta mutil nagusien 1. mailako eta 2.mailako finalak ere jokatuko dira. Baita larruzko paleta eta pala motzeko finalak ere.

Eskuko lehiak Alegian eta Soraluzen izango dira ikusgai, gomazko paletakoak Errenterian jokatuko dira eta larruzko paleta eta pala motzeko finalak aldiz, Urnietan ospatuko dira.


 Ondoren, finaletako jaialdiak dituzue:

*Martxoak 21 ,ostirala, 19:30, Alegia-Elorri:

 1. Eskuz binaka kadeteak - 2. maila: ALDE ZAHARRA (Albisu-Miguez) / ZESTOA (Miranda-Odriozola)   
 2. Eskuz binaka kadeteak - 1. maila: GAZTELEKU (Matxain-Usandizaga) / INTXURRE 2 (Arandia-Aizpitarte)   

*Martxoak 21, ostirala, 20:00, Errenteria-Fanderia:

 1. Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila: BATZOKIKO (Pagoaga-Agirre) / AZKOITIA 1    
 2. Gomazko paleta mutil nagusiak - 1. maila: LOIOLATARRA (Ubeda-Huegun) /  USURBIL 2 (Errasti-Urdanpilleta)   


*Martxoak 21, ostirala, 21:00,Soraluze-Udalekoa:

1. Eskuz binaka jubenilak - 2. maila:ANTIGUA (Bikuña-Alberdi) /    HERNANI (Cisneros-Rodriguez)      
2. Eskuz binaka nagusiak - 3. maila:SORALUZE (Larreategi-Kortabarria) /    EUSKAL GIROA    
3. Eskuz binaka nagusiak - 2. maila:TARTALOETXE  /   GAZTELEKU 1 (Setien-Etxeberria)    

 *Martxoak 22, larunbata, 16:15, Urnieta-Udalekoa:

1.Larruzko paleta nagusiak: OLALDE (Manso-Alberdi)/   EUSKAL JOLAS    
2.Pala motza nagusiak: URNIETA 1 (Argiñarena-Txapartegi) /   EUSKAL JOLAS 

 
Joan den ostiralean, 2014-03-14, Udaberri Sariko lehen finalak jokatu ziren; zesta puntakoak hain zuzen ere. Hurrengo asteburuan jokatuko dira azken finalak.

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.
 

 

 

 










Ir arriba