Larunbat honetan (2014-03-22) emango zaio hasiera Euskal Pilota Egokituko IV.Gipuzkoako Txapelketari. 1. jardunaldia Bergaran ospatuko da eta jaialdia 10:30ean hasiko da.
Pilotariak paletaz ariko dira lehian. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko da lehenik eta ekainean finala ospatuko da.
Denak denen aurkako ligaxka bat jokatuko da aurrena. 2 puntu irabaziko ditu garaile ateratzen den bikoteak eta puntu bakarra bikote galtzaileak.
Lehen hiru jardunaldiak bukatuta, ekainaren 28an final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira.
Hauxe da egutegia:
-1.jardunaldia: Martxoak 22, Bergara.
-2.jardunaldia: Maiatzak 10, Tolosa (Beotibar).
-3.jardunaldia: Ekainak 7, Azpeitia (Izarraitz).
-Ekainak 28, FINALA (finalaz gain, final laurdenak eta finalerdiak jokatuko dira aitzin; lekua zehazteke dago).
Ondorengoak izanen dira txapelketan parte hartuko duten bikoteak:
ORIOTIK:
- Pablo Fernandez-Pablo Marañon
- Iñaki Etxabe-Aitor Bikandi
- Susana Berra-Pablo Marañon/ Aitor Bikandi
ZARAUZTIK:
- Joseba Altuna-Xabier Villar
- Egoitz Arribas-Haritz Lertxundi
IRUNDIK:
- Bittor Alzuguren-Pedro San Jorge
- Daniel de Valles-Denis Nazabal
Txapelketan pilotariak paletaz ariko dira. Finalaren egunean ordea, eskuko partidaren bat ikusteko aukera ere izango da.