Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran

2014/03/05 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. eta 2. mailako finalak ikusgai izango dira Iruran.

Larunbatean (2014-03-08) jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean, 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak.

Zehazki, lau partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabizikoa kadeteen mailako lehia izango da, bigarrena jubenilen mailakoa, eta hirugarren eta laugarren partidetan nagusiek jokatuko dute (2. mailakoek eta 1. mailakoek, hurrenez hurren).
 


Ondoren zehazteko dugu jaialdia:

*Martxoak 8, larunbata, 16:0, Irura-Ametsa trinketa
 
1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA (Odriozola-Oiarzabal) / HERNANI

2. Eskuz binaka, jubenilak: OIARPE 1 (Azpiroz-Flores) / INTZA (Etxezarreta-Solano)

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: URNIETA (Loitegi-Imaz) / EPLE 2 (Odriozola-Lizaso)

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola) / USURBIL (Huizi-Landa)


 
Final hauekin batera bukatuko da 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 

 










Ir arriba