Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak 2 Trinketeko Gipuzkoako paleta argentinarreko txapeldunak

2014/03/04 | Lehiaketa

Ramuntxo 1 taldeak Ramuntxo 3 bikotea hartu zuen mendean, nagusien 1.mailako finalean. 2.mailako lehian, Ramuntxo 1 taldeari irabazi zion Kurpil Kirolak 2k.

Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak 2 taldeak dira, paleta argenitarreko nagusien 1. eta 2.mailan,Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak.

Joan den larunbatean (2014-03-01) jokatu ziren, Irungo Ramuntxo Berri trinketean, 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako paleta argentinarreko finalak.


Ramuntxo 1 (Larrarte-Santesteban) Ramuntxo 3 (Oiarbide-Letamendia) taldeari gailendu zitzaion, 30-23ko emaitzarekin. Eta 2. mailako finalean, Kurpil Kirolak 2 taldeak (Lazkano-Cruz) Ramuntxo 1 (Kanpo-Loza) hartu zuen mendean, 30-24.
 


Ondoren zehazteko dugu jaialdia:


 *Martxoak 1, larunbata, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:

1. Paleta argentinarra mutil nagusien 2. maila: KURPIL KIROLAK 2 (Lazkano-Cruz) 30 / RAMUNTXO 1 (Kampo-Loza) 24

2. Paleta argentinarra mutil nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban) 30 /  RAMUNTXO 3 (Oiarbide-Letamendia) 23


Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 

 










Ir arriba