Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

2014/02/26 | Lehiaketa

Nagusien 1. mailan Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3 lehiatuko dira, eta Kurpil Kirolak 2 eta Ramuntxo 1 nagusien 2. mailan.

Larunbatean (2014-03-01) jokatuko dira 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako paleta argentinarreko finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean.

11:30ean hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Kurpil Kirolak 2 eta Ramuntxo 1 taldeek paleta argentinarreko mutil nagusien 2. mailako finala jokatuko dute. Ondoren, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Martxoak 1, larunbata, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:

1. Paleta argentinarra mutil nagusien 2. maila: KURPIL KIROLAK 2 (Lazkano-Cruz) / RAMUNTXO 1 (Kampo-Loza)
2. Paleta argentinarra mutil nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban) /  RAMUNTXO 3 (Oiarbide-Letamendia)

 
Era berean, asteburu honetan jokatuko dira ere Trinketeko Eskuz Binakako finalerdiak.Iruran jokatuko diren finalerdietako garaileak izanen dira finala jokatuko dutenak. Finalak martxoaren 8an, larunbatean, Irurako Ametsa trinketan jokatuko dira.


Hauxe duzue finalerdietako jaialdia:


 *Otsailak 27, osteguna, 20:00, Irura-Ametsa trinketa:


-  Eskuz binaka, nagusien 2. maila: EPLE 2 / GAZTELEKU 1


*Martxoak 1, larunbata, 11:30, Irura-Ametsa trinketa:


1.Eskuz binaka, nagusien 1. maila:  USURBIL / ORIO


*Martxoak 1, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa:

1.Eskuz binaka jubenilak: INTZA / HERNANI
2.Eskuz binaka, nagusien 2. maila:  EPLE 1 / URNIETA

 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 










Ir arriba